Contribute Media
A thank you to everyone who has made this possible: Read More

Datu bistaratze soluzioen garapena Smartcity proiektuetan

Description

Iker Martinez de Agirre Mendia - Datu bistaratze soluzioen garapena Smartcity proiektuetan [EuroPython 2016] [20 July 2016] [Bilbao, Euskadi, Spain] (https://ep2016.europython.eu//conference/talks/datu-bistaratze-soluzioen-garapena-smartcity-proiektuetan-1)

Laburbilduz, kontsumo energetikoaren datuak modu sinple eta argi batean bistaratzen dituen web orrialde bat sortu da Django erabiliz.


Mondragon Unibertsitateko inbestigazio taldea Smartcity-en aplikazio eta monitorizazioen inguruko proiektuetan lanean ari da, non herrialde ezberdinetako gune konkretuetan bizi diren pertsonen kontsumo energetikoa jaso eta aztertzen den. Proiektu hauetako bi CITyFiED eta ARROWHEAD dira.

Kontsumo hori eta horren harira ondorioztatutako aholku energetikoak erabiltzailearengana heltzeko, bistaratze soluzio bat garatu da, web orrialde bat alegia.

Erabiltzailean oinarritutako diseinua (User Centered Design) aplikatuz, gailu ezberdinetara moldatzen den (Responsive Web Design, Mobile-First) web bat sortu da, Django Web Framework tresnaren bitartez. REST API (Django Rest Framework) baten bidez, informazioa gordetzen den datu basea atzitzen da, kontsumoak eta beraien bilakaera bistaratze libreriak (D3.js) erabiliz irudikatuz. Horrez gain, Djangok eskaintzen dituen aukerak baliatuz, web orrialdea hizkuntza ezberdinetan bistaratu daiteke.

Laburbilduz, kontsumo energetikoaren datuak modu sinple eta argi batean bistaratzen dituen web orrialde bat sortu da Django erabiliz."

Improve this page